Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentetasun iz tentea denaren nolakotasuna.

Gizasemeen ustezko tentetasun harroa eraman ezinez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Korazta arabiarra zeukan, begi almendratuak, eta munduko tentetasunik graziosena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

Kaligrafiaren tentetasunarengatik neska zitekeela bururatu zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.

Honek, bitartean, masturbatzen jardun du tentetasuna ez galtzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.

Beragana erakarri ninduen eskutik helduta, eta nik ez nion erresistentziarik jarri; otzan obeditu nion, eta naturak otzan obeditu zidan, eskatu bezala, tentetasun duin bat eman baitzidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus