Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laster konturatu zen tentelkeria zela laurogeita hamabost mila libera komodaren tiraderan lotan uztea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Ez dakizu funtsa duen zerbait ala tentelkeriarik handiena bota duzun. «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.
Graziarik gabeko tentelkeria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Bere tentelkeria hark irribarre eginarazi zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 49. orr.
Tentelkeria galanta iruditu zitzaizun istorioa, argi eta garbi esanda. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 12. orr.
Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Berehala konturatu ziren [...] Amianoren gehigarriak, zalantzarik gabe kontakizunaren gauzarik interesgarriena zirenak, graziarik gabeko tentelkeria bihurtzen zirela beste inoren ahotan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
-Itxi orain alde batera sentimenduak eta tentelkeriak! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 208. orr.
Erdi aje erdi buru-tentelkeria batekin. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 115. orr.