Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tenteldu, tentel(du), tenteltzen da/du ad tentel bihurtu. ik ergeldu.
Gizakiak kolorea galduz, airea ilunduz edo hotzituz eta arima tentelduz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 356. orr.
Neskak eskari haren larria sentitu zuen aurrean zuen gizonaren ahotsean, buruan kolpea eman baliote bezala tenteldua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 99. orr.
Tentelduta gelditu nintzen, zutik eta gora begira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.
Gizabanano hura arras tentelduta zegoen; zer bertsioez ari zen galdetu izan balu, behintzat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 91. orr.