Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentel 1 izond inozoa, adimen gutxikoa. ik ergel. (pertsonez)

Armak jostailuak edo petardoak direla pentsatzen duen ume tentel bat.  Berria - Kultura   2004-10-03

Gogoan izan behin-betikoz, gizon motz eta tentela, ergelek gizatasuna deitzen duten hori beldurretik eta norberekeriatik sortutako ahultasuna besterik ez dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Hasieran errepublikanoa zen eta gero monarkiko egin, Margherita erregina tentel hartaz maitemindu zelako!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 142. orr.

-Talesi laguntzen zion neskame tentel hark hobe zuen isilik egon.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

Beharbada konturatu dira, ze hain tentelak ere ez dira.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Badakit nik bost, zuhur ala tentel izanen ote den.  Elizen arteko biblia   Koh 2,19

Hartan, bizpahiru tentel eta lehendakariordea baino ez nituen ikusten.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 131. orr.

Bere alaba, mantala soinean, tentel baten moduan musuzapia bihurritzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Hortxe bilakatzen da infernu, hain zuzen, tentelen bizitza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Baina arrazoi duzu, barka nazazu, tentel hutsa naiz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 135. orr.

-Hain tentela izatea ere, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Haur zentzugabeak dira, ezer ulertzeko gauza ez; gaitzerako trebeak, onerako tentelak.  Elizen arteko biblia   Jr 4,22

Inortxo ere ez da gisa horretako hutsak egiteko bezain tentela!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 61. orr.

Zergatik ez diok atseden segurrari gogoz heltzen, tentel horrek?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

-Egon isilik, akne-zorro tentel hori! -hark ere eztenkadaz erantzun nahi izan zidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

2 (bestelakoez)

Animalia herbiboroa karniboroa baino tentelagoa dela.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Estaturik gabeko herrioi askatasuna ukatzeko estakuru tentelak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Bene-benetan tentela ezbehar hau; ez da ba?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.

Defentsan geroz eta hobeto aritzeaz gain, garai bateko falta tentelak ez ditu egiten.  Berria - Kirola   2006-02-10

Aita preso eroan zutenetik astebete pasatu da, eta zu hortxe zagoz, denborapasa tenteletan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 56. orr.

Amultsuki hurbiltzen zitzaidan, irribarre tentel bat ezpainetan zuela. Irribarre tentel bat egin zizun postre garai aldera eta kopen berotasunarekin hurbildu zitzaizun azkenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 92. orr.

Azkenean nire asmamenaren apeta tentel bat besterik ez da izango dena.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 45. orr.

Hark idazki tentel bat baino ez zuen gura bere astekari txatxu baina errentagarrirako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.

Esaldi josi gabe haiek, elkartasunezko adierazpen tentel haiek, [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horrek nahiko ondo funtzionatu zuen, nahiz eta jartzen zuen bizitasun gabeko begiradak tentel-itxura ematen zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain tentela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus