Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoaz hitz egiten hasi zitzaion, eta horrela tentazio guztiek alde egiten zioten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.
Tentazio horrek, pinturaren bilakaerak areagotu baizik egin ez duenak, ez ditu arte abstraktuaren teorialariak bakarrik tentatu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.
Aldi berean, tentazioa areagotu egin zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.
Burtsaren aldakortasunak tentazioa piztu dezake, baina errenta aldakorra ez da jolasa. Berria - Ekonomia 2004-06-11
Behin edo behin ligeroren bat ere erosi eta, gau batean, senarrari sorpresa emateko tentazioa izan nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 25. orr.
Psikoanalisiaren sortzaileek, Freudek guztien buru, sarri izan zuten tentazioa arte-produkzioa bere alderdi subjektibotik ikusteko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Harrotzeko tentazioa baduzu, izan gogoan, ez diozula zuk eusten sustraiari, sustraiak zuri baizik. Elizen arteko biblia Erm 11,18
Atzera jotzeko tentazioa giza espeziean konstantea dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.
Jainkoaren tentazioan erortzen da, fedearen eta sakrifizioaren tentazioan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.
Marta naiz -eta eskua eskaini nion, musu bi emateko tentazioari eutsiz-. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 21. orr.
Ordurako zaila zen sakrifizioaren tentazioari itzuri egitea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.
Tentazioari aurre egiteko ezgauza, atzetik joan zitzaien. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.
Tentazioari aurre egiteko modurik onena, tentazioan erortzea da. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.
Dena den, ez zion tentazioari gogor egin behar izan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.
Beste askok bizitza guztian pentsatuko dute beren organo sexualak tentaziora eta infernura bultzatzeko baizik ez daudela dauden lekuan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.
Sentimentalismorako tentazio oro saihesten du hala nerabe ezjakinaren begiradak. Berria - Kultura 2004-02-28
Tentazio haren ondoan Adanek eta Ebak jandako sagarra ez zen erdia ere. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.
Begi-bistan neukan tentazioa uneoro, baina ez nintzen atrebitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.
Lehengo egunean Marilynen "Tentazioa goikoan bizi da" filma ikusi ninan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.
Tentaziotik urrun bizi naiz bederen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.
Noraino ote daude eurak ustelkeriaren tentaziotik salbu? Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.
Eguneroko eta etengabeko tentazioa lagun txarra duk errekuperaziorako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.
Diru erraza, ez dago hori baino tentazio handiagorik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
Piztiaren gizatasuna baino tentazio handiagorik ez dago. Berria - Kultura 2004-05-16
Emakumeak tentazio handia dira, baina Peterrek ama legez nahi ditu emakumeak, ez emazte legez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 21. orr.
Ezagutu zuenean, Julia izan zuen Oscarrek tentazio berria. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 106. orr.
Baina goseak zaudenean, tentazio hutsa da ogi kozkor bat. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.
Tentazio goxoari eutsi ezin dionaren antzera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.
Horrexek iratzarri zion Egutxiri neskatoak bere barnean zuen emakume bitxiaren tentazio bortitza. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 62. orr.
Ximurrak esku artean zeukan freskagarri kaloriaz hustua tentazio eskasa zen niretzat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Ezkongabe gelditzera tematzen den gizona tentazio publiko bihurtzen dela betiko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.
Gaiztakeriaren tentazio mutantearen eta ontasunaren izpiritu konserbatzailearen artean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.
Gerra zibil helenikoa kartagoar eta akemenestarrentzat tentazio saihestezina zen beraien aurkari helenikoen mania [...] hartaz aprobetxatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Zenbait ekintza absurdu egiteko tentazio eustezinari buruzko galdera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.
Ezin eraman halako tentazio gizagaindikoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Pattar bortzitzak, zera, tentazio-ezten halakoak dira, eta gure haragi ahulak ezin jasan litzake inolaz ere.· Haragi-tentazio hain sutsua piztu zion barruan, ezen inola ere ezin baitzion eutsi haragizko tentaldiari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
tentazio handia (6)
egiteko tentazioa (7); emateko tentazioa (4); erantzuteko tentazioa (3); esateko tentazioa (5); hartzeko tentazioa (7); hartzeko tentazioa izan (3); jartzeko tentazioa (3)
tentazioa bera (3); tentazioa izan (21); tentazioa izan du (3); tentazioa izan nuen (5); tentazioa izaten (6)
uzteko tentazioa (3)
tentazioan erori (4); tentazioan erortzen (3)
egiteko tentazioari (4); tentazioari amore eman (3); tentazioari eutsi (17)