Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentatzaile (15 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean) 1 izond tentatzen duena. ik tentagarri.

Bide laburra hartu nuen, Chapel Street-etik behera, Strand izeneko auzo pobrearen ertzetik, patata frijituen italiar denda tentatzailearen ondotik igaroz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

Anakoretek aurre egin behar izaten zioten, hala, ordu luzeen aspertasunari; aspertasunari eta, Elizaren Gurasoei sinisten badiegu, egoera horretan deabruak ekarritako irudi tentatzaile eta fantasmei.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Aieru-itsuskeriek ez zuten besterik lortzen ezpada borrero tentatzailearen poza pozagotu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Pikaroa eta pikante samarra zan, tentatzailea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.

Falta zaizkion biak ere hor daude, tentatzaile.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.

2 (izen gisa, pertsonez)

Berehala tentatzaileak alde egin zuen porrot eginda, eta santua garaile itzuli zen gelara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.

Tentatzailearen aurkako froga luzeetan zaildurik baitzaudete, litekeena da [...] ez nozitzea hortik inolako eragozpenik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,5

Horra, adiskideak, nola galtzen den gizon bat itsututa egoteagatik, Tentatzaile Gorenak hala nahi duenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus