Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentatu, tenta, tentatzen 1 du ad norbait zerbait egitera, bereziki gauza desegoki edo debekatuetara, edo bekatura, bultzatu; norbaitentzat zerbait erakargarria gertatu.

-Tenta zaitzaket, Marge?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Lagunak Kamila tentatzea eskatu zion Lotariori, emakumearen leialtasuna frogatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.

Lehenengo, hiritik kanpora eramango dut, tenta dezakeen guztitik urrun.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko?  Elizen arteko biblia   Eg 5,9

Erabakia ondorio guztiekin hartu geninan, eta hortik aparte, oraintsu esandakoa, hobe deabrua ez tentatzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

Nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.  Elizen arteko biblia   St 1,14

Bada ordubete morroi mardul honen ipurdiak tentatzen nauela, eta iritsi da berarekin dudan zorra kitatzeko unea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.

Bigarren aukerak tentatzen omen zuen erregea, kutxa hartan altxor izugarriak, mapa harrigarriak, harri filosofala eta betiko gaztetasunaren edabea gorderik zeudela usteak emanda.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Italiarrek oraingoz kale egin dute Gas Natural tentatzen.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Haren jarrera positiboa eta guztiz aldekoa, jolas egitera tentatu nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.

Goñiko zaldun Teodosio bere gurasoak hiltzera tentatu zuen fraile deabrua ere gaztelu gaitz honetakoa ote zen uste du jendeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Aurrekariek ere Realaren aldeko apustua egitera tentatzen dute.  Berria - Kirola   2006-03-22

Hari fusilaz tiro egiteko tentatua izan naiz une batez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.

Inoiz tentatua edo gogogabetua sentitzen naizenean, aski dut nire lagunaren alaitasuna ikustea, tentalditik eta gogogabetik barruko eta kanpoko alaitasunera itzultzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 704. orr.

Ba... begira, tentatzen nau... Saio modura...  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 68. orr.

Egitasmoak tentatzen ninduen, asko, adore faltak paralizatzen ninduen neurri berean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

-Zuhaurk ere egin dezakezu ihes... -tentatu nuen, ene asmoen bigarren partea agerian jartzen niola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 581. orr.

Sosegu horrek tentatu ninduen; leku hartan pipakada bat erretzea gauza ederra izango zela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Orduan tentatzen dute, eta galdetzen diote eman dezala bere iritzia.  Herria   2005-02-17

2 haztatu, ukitu-edo.

Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez, esku batez hankartea tentatzen, eta besteaz narras-narras egiten dit bular aldean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Nire nagusiaren atzamar bat, laban-labana zegoena, ipurdiko zulora itzuli zen, berriro tentatu zuen hau, eta astiro-astiro sartu zen...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Beste anaiarengandik apur bat aldenduz, anaia tentatuarengana hurbildu eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez tentatu jauna (3); jauna tentatu (3)

egiteko tentatua (3); tentatua izan (7); tentatua naiz (4)

tentatuta egon (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus