Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tentamendu iz tentatzea, tentaldia.
Eta, txakurrarekin bakarrik zaudela, tentamendu gaixtoren bat izan dezakezu, eta pozoinen bat-edo eman diezaiokezu, edo katetik laxatu... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.
Eta norbaitek kartaren hausteko edo haren erretzeko tentamendurik balu, jakin beza ezen maradikatu egiten dudala lerro hauetarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.
Zeren, bertzenaz, Joanikot harekin ezkontzeko tentamenduan sar baitaiteke, setakeriaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 356. orr.
Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.