Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentaldi (307 agerraldi, 51 liburu eta 32 artikulutan) 1 iz desegokia gerta daitekeen zerbait egitera bultzatua sentitzen denaren egoera; tentatzen duen gauza. ik tentazio.

Jaunaren ardiek berari jarraitu zioten larrialdian eta erasoaldian, lotsabidean eta gosean, gaixoaldian eta tentaldian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Gogoan izan neska batek mutil bati egiten dion tentaldi bakoitza naturari egindako oparia dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.

Eskaintzen ari den erreforma estatutarioa tentaldi bat izan daiteke EAJrentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Beste tentaldi batzu ere ez ote luzkete Bush eta halakoek, Irakian egin dutena egiteko Iranen ere?  Herria   2005-11-03

Egunero zirikatzen gaituzte tentaldi hauek, Jauna, atsedenik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 251. orr.

Jesus tentaldian garaile.  Elizen arteko biblia   Lk 4,1 tit

Santuaren tentaldiak, eta nola haietako bat gainditu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Heriotza hurbiltzean, ekaitzaldi oro baretu eta tentaldi oro gaindituta, lasaitasun eta bake miragarria izango du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 311. orr.

Gerria oso makurtua zuen, bularra oso irtena, erronka bat bailitzan aurkeztua, tentaldi bat bezala eskainia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Badakigu idazle guztiek izaten dutela une batean edo bestean obra erotikoren bat idazteko tentaldia, eta ea tentaldi horretan erortzen diren, tentaldiak erortzeko izaten baitira, eta ez pasatzen lagatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-24

Nola Rizerio anaia tentalditik askatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Aurrerantzean ez zaitezela deabruaren tentaldi eta zirikaldi horiek inori aitortzera behartua sentitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Mendizaleek txakurrak gehienetan loturik eramaten dituzte, baina anitzetan, libre uzteko tentaldia handia da, artzainei larrialdiak eraginez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Haragiaren tentaldia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.

Zu izan baitzara gizona tentaldira eraman duen lehena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Nork lagunduko digu tentaldian?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere izpiritu ahula Jeannetteren bihurguneen tentaldi indartsuari nagusitu bazaio, bekatu batek bertze bekatu bat eragotzi duelako izan da.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 145. orr.

Laster huts egin zioten Jainkoaren kontsolamenduek, eta tentaldi larriek astindua aurkitu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

Handik gutxira, haragizko tentaldi sutsu bat nabaritu zuen bere baitan, bere arnasaz ikatzak goritzen dituen etsaiak eraginda dudarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.

Tentaldi gogorra etorriko baita zuen gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Jainkoa tentaldi beldurgarriekin baitator, frogakizun izugarri, neurriz kanpoko eta pentsaezinekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Tentaldi astunen erasopean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.

Deabruak, bada, haragizko tentaldi bortitza eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

Tentaldi gainditua, Jaunak bere zerbitzariaren arima berekin esposatzeko erabiltzen duen eraztuna da nolabait.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala, tentaldi-egunean basamortuan bezala.  Elizen arteko biblia   Heb 3,8

Tentaldi-garaian eta baretasuna iritsi arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Zer aitortzen dizut, Jauna, tentaldi mota honetan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure herriak baketu nahi badira, borondate onezko hitzarmenak ez dira aski; mendeku tentaldietan ez erortzeko beste biderik hartu behar da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Hirugarren arauaren guztiz kontrakoa lehorraldia deitzen dut, hala nola arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera, zenbait nahasketa-tentaldiren ezinegona, fede-ezaren dardarizoa, [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus