Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tentalari (orobat tentari) 1 izond tentagarria, tentatzailea.
Haiek irribarre tentalariak eskaintzen zizkiguten eta, luze gabe, norberaren aukerak nabarmentzen joan ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.
• 2 iz tentatzen duen pertsona.
Agian oraintxe bertan hiri honetako ehundaka neska Robertson hau bezalako tentalari bihozgabe eta maltzur baten atzaparretan erortzeko zorian daude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Tentariak, hiru bider hurbildurik, esan zion: Jainkoaren Semea bahaiz, esaiek ogi bihur daitezela; jaurti ezak behera heure burua; eta hau guztia emango diat, ahuspez gurtzen banauk. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 157. orr.