Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tenporizadore iz makina, lehergailu eta kidekoen piztea automatikoki kontrolatzen duen gailua.
Autoaren barruan isurkari lehergarriz beteriko ontzi bat zegoen, tenporizadore bati lotuta. Berria - Mundua 2004-03-16
Lehergailu biek antzeko ezaugarriak zituztela gaineratu zuten, zirkuitu elektrikoa eta tenporizadore bana hain zuzen. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Lehergailuak tenporizadoreekin zartarazi zirela jakinarazi zuten herenegun polizia iturriek. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
«Armategi txiki bat» ere bazuten furgonetan: 32 kilo amonal, sei kilo bolbora, granadak, bi kohete-jaurtigailu, Uzi motako pistola metrailadorea, lau kutxa kartutxo, bai eta lehergailuak egiteko bederatzi detonagailu eta tenporizadoreak ere. Berria - Euskal Herria 2004-02-11