Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenporal1 (orobat denboral g.er.) 1 izond denborari dagokiona.

Finitutasun espazial hau, ostera, infinitutasun tenporalez konpentsatzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Beste asko idazle eta artisten presente zaharra, gure gune tenporalean bizi garenontzat "klasiko" bilakatu da orain.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Ezin da kasualitatetzat jo su-etenaren iragarpenaren eta manifestazioaren lotura tenporala.  Berria - Harian   2006-03-25

Idazleak koordenada espazio-tenporal konkretu batzuetan idazten du, emakume den aldetik, euskaldun den aldetik.  Berria - Kultura   2004-10-07

Hori ez da materialtasun sentigarria, kualitatiboa [...] hautemate-espazioaren kokapen espazio-denboral berak zatitzen duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

2 denbora-tarte bat baino irauten ez duena; betierekoa ez dena.

Gizaki batzuek betiko gauzak maite dituztela, beste batzuek, berriz, tenporalak, nabarmena da; eta arestian onartu dugu bi lege daudela, bata betikoa, bestea tenporala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 119. orr.

Nahimena gauza tenporaletatik apartatu behar dugula eta betiereko ongiaren gozamenera bideratu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 147. orr.

Haur hura betiko zegoen kondenatua, zeren pena eternala baitzen bekatu mortalaren ordaina eta ez pena tenporala...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.

3 espirituala ez dena.

Hasiera batean gizakiak edukin erabat tenporala eman behar badio ere bere meditazioari, hala nola gure Jaunaren Jaiotza, egintzak, bizitza eta etsenpluak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Ez dira batere arduratzen gauza tenporalez, baina kartsuki eta ahalegin osoz saiatzen dira egunero, galtzeko zorian dauden arimak munduko hutsalkerietatik ateratzen eta beren artera eramaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Ez dugu kristautasunaren eraginkortasun tenporalean aski sinesten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Kontua da ezen fraideak senarrak baino maizago jasotzen zuela Catalinaren ondasun tenporalen fruitua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lege tenporalaren (3)

lobulu tenporaleko (8); lobulu tenporaleko epilepsia (3)

lobulu tenporalen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus