Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenpora 1 iz pl liturgia-urtearen lau aroen hasieran barau eta bijilia egiten zen hiru egunak.

Lehen ageri ez ziren udaberriko tenporak ere hor azaltzen dira Erroman IV. mendearen azken alderako garizumako tenpora bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Ez dakigu nondik datorren eguraldiaren eta haizeen eta tenporen lotura eta korapiloa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.

Uztaren inguruko otoitz-egun tenporetako hauek, Erromatik hasi, eta, pixkanaka, Europako beste eliz-elkarteetara ere zabaldu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Lizarriturrik kontatzen duenez, haien aitona zenak, tenporetako azken egunean, gaueko hamabietan, azaoa deitzen zitzaion gari lasto bala sutzen zuen etxe-goiko zelaian; keak iparrera joz gero, hotza zetorrela seinale, eta hotzarekin izoztea eta gosea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Kontuak kontu, zozomikote eta tenporekin bueltaka zebilen fraide batek ikusi omen ninduen aurrena, elizako ate ondoan, saskitxo batean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Feria quarta tenporum, bai, halaxe seinalatzen zuen, eta urtean lau bider errepikatuko zirenez tenpora-egunok, data seinalatzeko pregoian ere lau bider ziotsan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.

Halako batean heldu nien tenpora-kontu haiei eta atera nahi izan nien beren zimurduretan gorderik izan zezaketen zuku gordea...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 167. orr.

3 koarta-tenpora (orobat kuarta-tenpora g.er.) iz

769ko urtean, Karlomanok berak gomendatu zien gotzainei koarta-tenporak gogorarazteko duten obligazioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

IV. mendean, Elizak orduko liturgia-egutegia finkatu zuenean, koarta-tenpora egunak 14ko Gurutze Santuaren egunaren ondorengo asteazken, ostiral eta larunbatean seinalatu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.

Eguraldiaren errebueltak eta gora-beherak koarta-tenporekin loturarik baldin balute edo baldin badute, hori norbaitek usnatu eta antzeman duelako da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Martxoaren abiera inguru horretan bai, hor egokitzen dira gehienbat, koarta-tenpora garizumakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.

Udazkeneko koarta-tenporak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tenpora egun (5); tenpora egunak (7)

udaberriko tenporak (3); urriko tenporak (3)

koarta tenpora (8); koarta tenporak (24); koarta tenporen (11); koarta tenporetako (7); koarta tenporetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus