Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenple 1 iz aldartea.

Mikelek beltz berezia eta patata tortilla pintxoa behintzat atera zizkion, eta beste tenple batean zihoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Ahizpak eramana zuen [...] Perikoren agurrerako gelditzen ziren orduak urritu ahala bere tenplea okerrera egiten ari zela ikusita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 125. orr.

Bonboi batek ez digu bizitza salbatzen, baina gustua aldatu bai momentu batez; eta gustua aldatuta, beste tenple batean gaude aurrera egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 411. orr.

-Gorputza tenple epiko halako batez sentitu behar dut laurehun orrialdetik gorako eleberri baten kontatzen zaizkidan ibilerei ekiteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

2 naretasuna, asaldagaiztasuna.

-Polizia izango zuan eta adarra jo gura izango zian, jolastu, hire tenplea hausteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.

Tenplea bazuen gizonak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.

Tenple itzeleko gizona zen -esan zuen bisitariak hura ikustean-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 193. orr.

3 tenperatura.

Halaxe Italiak ere, iparraldeko herrien eta hegoaldeko herrien tartean jarrita, bi alde horietatik hartutako gauzak nahasten ditu eta tenple oneko ezaugarri orekatuak eta ukaezinak erakusten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Tenple oneko klima.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Eta erremolatxa buru luzeak, tenple onenaren zain, gurdika-gurdika, ukuilu eta mandio bazterrean gordetzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Hotz-beroa tenplean jartzen doan neurri berean, euriak Ebro aldetik dira usuago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tenple oneko (4); tenple onekoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus