Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monje tenplarioek eraiki omen zuten Eunateko eliza ospetsu bezain misteriotsua. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.
-Zaldun Tenplarioek Erdi Aroko ordena erlijioso eta militar bat osatzen zuten -azaldu zuen Imanolek-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.
Ez zegoen jakiterik Luvino preso politikoa izan zen, lapurra izan zen edo tenplario baten alaba izan zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 99. orr.
Gu kaputxinoak bertara etorri baino lehen ere, tenplarioen ospitalea egon ote zen aipatzen dute, Santiago bidean zihoazen erromesentzat eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.
Tenplarioek eraikitakoa edo. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 193. orr.
Historiak oroitarazten dizkigu [...] garrantzi handia izan zuten hiru militar ordenak, Santiagorena, inguru hauetan, Loion hain xuxen, sortua, Tenplarioena eta Jerusalemeko San Joanena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.