Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filipinetan orrona edo tenpesta izigarri batek herri horren ekialdea funditu du. Herria 2004-12-09
Zeren eta, La Hispaniolatik berrehun bat legoatarat geundela, tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi-flotako galeoi guztiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Louiseren batela tenpesta erdian hinki-hanka bazebilela ohartzean, jendez betetzen ari zen tabernako zerbitzariari neskak bi whiski gehiago manatu zizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.
Ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.
Aitzinetiko tenpestak itoak nituen, apezturik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 96. orr.
Ordu arte bere existentzia mekanikoki bezala iragana zitzaion, tenpesta bortitzik gabe. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 129. orr.
Elür tenpesta baten gatik hamarrak kokatürik dira Iratiko etxola hortan, eta hor banazka banazka ehorik dirate. Herria 2001-11-01