Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenperatura 1 iz eguratsaren hotz edo bero maila. ik hozbero.

Tenperatura zero gradukoa, eguraldia hotza eta gardena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Tenperaturak gora egin du Europan, «nabarmen».  Berria - Gaiak   2004-08-19

Berrogei gradutik gora egin du tenperaturak eguerdiko hamabietan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

Tenperatura igotzen ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Tenperatura igo ahala, aireak ur-lurrun gehiago behar du asetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Eguzki izpi horiek tokiko tenperatura igotzen dute, 5 edo 10 gradutan.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Korronteak gutxitu ahala, bestalde, lurreko tenperaturak behera egingo luke.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Airearen tenperatura bera ere zero gradutik behera jaitsi dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

1972ko ekainaren 6an, 6 gradu eta erdira jaitsi zen Donostian tenperatura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 231. orr.

Gau luzeetako hotz markatuak, eguneko tenperaturak jaitsarazten ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 431. orr.

Ipar-ekialdeko haize hotzak eraginda tenperaturak nabarmen hoztuko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Tenperaturak behera egin zuenetik, askoz gutxiagotan agertzen zen besteen aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 335. orr.

Haize bolada nekosoak tenperatura beheratzeaz gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

Beherantz zihoan barruko tenperatura etengabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Kanpoko tenperatura 35 gradukoa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 9. orr.

Ipar Poloko tenperatura subtropikala zen antzina.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Negu australean tenperatura larriagoa izango da, 37 gradu zeropetik, edo 45 gradu zeropetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

2 gorputzaren edo gauza baten berotasun maila.

Goizetan, tenperatura jaisten zitzaionean, Margaritaz eta Andresez galdezka aritzen zen etengabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Izerdi-guruinen bidez eta odol-hodien sare eraginkorraren bidez, gorputzeko tenperatura erregulatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Orobat eskaintzen du odolak kontrol-mekanismo bikain bat gorputzaren tenperatura egonkor mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Egun hotz batean, arteria-odola 36,5 ºC inguruko tenperaturan iristen da besaurrera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Ardiaren ileak 93 ºC-rainoko tenperatura irits dezake kanpotik tropikoetako eguzkipean, eta, aldi berean, fresko du barrualdea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Eskuaz uraren tenperatura neurtu ondoren, odol hotzeko animaliak bailiran, murgil egiten zuten batere trikatu gabe.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 104. orr.

Izerdi guruinak garrantzitsuak dira gorputzeko tenperaturaren oreka mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Beroa kontserbatzeko aipatu diren konponbide burutsu horiekin guztiekin ere, nabarmen jaisten da batzuetan odolaren tenperatura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Andres arduratzen zen Luisentzako bainua prestatzeaz eta mutilari tenperatura hartzeaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

3 (izenondoekin)

Tenperatura jakin batean, asetasun-puntua iristeraino handitu daiteke aireko ur-lurrun kantitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Horiek guztiak baino hobea da muskulua gauza batean, eta garrantzitsua da gauza: tenperatura handirik hartu gabe funtzionatzen du.Tenperatura apalena -3,5 gradukoa da batez beste (otsailean), eta beroena, 16-20 ingurukoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Ur-lurrina, honelako tenperatura hotzekin, zuzenean pasatzen da izotzetara, ur likido edo ihintzatik pasatu gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

Urte osoan tenperatura altuekin batera, eurite mardulak ia egunero dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Tenperatura baxuan esfortzu gogorra egin duen Artikoko animaliak bi modu ditu gehiegizko beroa galtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Tenperatura apalean urtzen delako, ia konposatu organikoak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Banuen gisako izozketa anitzen berri eta ongi nekien hain tenperatura muturrekoek ezin osatuzko kalteak eragiten dituztela edonoren eskuetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 164. orr.

Tenperatura egonkorrean irakin behar baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Ile-larruari eta larruazal leunari dagozkien abantailek zerikusia dute gorputzaren barne-organoak tenperatura konstantean mantentzearekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Kontu handiz ibiltzen ginen beti, tenperatura basaleko taulak egiten, etxean ukenduak eta edabeak prestatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Igelak ez du bizirik iraungo zero azpiko tenperatura oso hotzetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Tenperatura erreak, urte osoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tenperatura igoerak beste ondorio batzuk eragingo dituela ere ohartarazi du EEAk.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Larruazalak baditu, hala ere, nerbio-amaiera espezializatuak, oso tenperatura-aldaketa txikiak sumatzen dituztenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Esango didazu ur izoztuaren eta ur irakinaren arteko tenperatura-aldea ehun gradutan banatzea gauza arbitrario bat dela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Gizakietan eta ugaztun gehienetan, oso eraginkorra da tenperatura-erregulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Bazuen dendan gela berezi bat, cava bat, hezetasun eta tenperatura-baldintza finkoak zeuzkana, puruak bere onenean kontserbatzeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Egun hartan haurdun geldi nintekeen ala ez begiratu behar nuen nire tenperatura-taulan, Oginok asmatutako egutegi famatuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klima epeletako biztanleen gorputz-tenperatura bera dute eskimalek eta hotentoteek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Lurrinketa kontrolatuaren bidez, gorputzaren barne-tenperatura egonkortzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

6 irud/hed

Ostiralean Wall Streeten izandako galerak ahazteke zeudela, Ekialde Hurbileko tenperatura politikoak gora egin du.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Athletic turkiarren zain dagoela, futbol tenperatura gora doa Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus