Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenor (orobat tenore g.er.) 1 iz gizon ahotsen artean zoliena; ahots hori duen pertsona.

Ahots biak, sopranoa eta tenorra, aurrez aurre, elkarren inguruan kiribiltzen, sugeak bezala, hitzik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Tenorrak bikain aritu ziren lehen konpasetik.  Berria - Kultura   2004-03-03

Tuberkulosiak jotako tenor bat zegoen pianoari helduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.

1886an "Pasayan" zartzuela estreinatuko zuen, Vidarte tenorrak abestua.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Santa Marian egin zituen txikitako musika ikasketak, eta San Bizenten tenor moduan aritu zen gerora.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Kantuan ari ziren pianoaren inguruan, bularralde eroriko tenorra zutela gidari, bere ahots argiarekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Uztailaren 20an, larunbatez: piano kontzertua, soprano eta tenor kantariekin.  Herria   2002-07-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Opera aditu guztien laudorioak jaso ditu Florezek, eta munduko tenor lirikorik onenen pare jartzen dute.  Berria - Kultura   2004-08-31

Bi sopranoen kantaldia nabarmenduko genuke eta etxeko Atxalandabaso tenor arinarena ere, talde orekatsu batean.  Berria - Kultura   2004-01-31

La Favorita opera zen Julian Gaiarre tenor handiaren begikoa.  Berria - Kultura   2006-03-15

-Ingeles tenore garden gozo ezti zoragarri bat -esan zuen izeba Katek sutsu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 298. orr.

Francisco Casanova tenor dominikarrak Bilboko Arriaga antzokian abestuko du gaur.  Berria - Kultura   2004-10-05

Pertsonaia nagusien artean, tenor harroa eta soprano itzela kapitalismoaren eta burgesiaren isla dira.  Berria - Kultura   2006-02-03

3 (hitz elkartuetan)

Inoiz entzun zuen tenore-ahots ederrenetariko bat zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.

Fededunek ez zuten burlatzeko astirik ukan, herriko xantreak bere tenor boz sakonaz ttattit eta mutu utzi zituelako: alleluia!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Tenor boz xuxena zuen eta, hura entzutearekin, goibeldurak gainditzen zuela ohartu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

4 (izenondo gisa)

Ahots baxu batek, baritono batek eta hiru ahots tenorrek osatzen dute taldea.  Berria - Kultura   2004-07-18

5 saxo tenor tenorraren eskala-bitartea hartzen duen saxoa.

Ez zen gauza saxo tenor bat eta saxo altu baten artean bereizteko, baina ez zuen uste bereizi beharra zegoenik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.

Hiru film labur emango dituzte, Tato Gracia kontrabaxu jotzailearen, Gorka Benitez saxo tenor eta flauta jotzailearen eta Jose Luis Canal pianistaren laguntzaz.  Berria - Kultura   2004-02-25

Gotzon Garate (bateria eta ahotsa) eta Josu Urkidi (saxo tenorra) ditu lagun egun.  Berria - Kultura   2006-04-06

Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea.  Berria - Kultura   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jose bros tenor (3); saxo tenor (6); saxo tenor jotzailea (3)

casanova tenorra (3); saxo tenorra (3)

machado tenorrak (3); tenorrak jokatuko du (3)

tenorrarekin batera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus