Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenkatu1 (157 agerraldi, 59 liburu eta 26 artikulutan; orobat teinkatu 51 agerraldi, 19 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian tenkatu erabili behar dela adierazten da), tenka, tenkatzen 1 da/du ad tenk jarri.

Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Erregeak uztaia teinkatu zuenean, Eliseok erregearen eskuen gainean bereak ezarri.  Elizen arteko biblia   2 Erg 13,16

Pieza luze kurbatu gabe bat hartu eta tornuzilean tenkatu zuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Gerra garaian sos batzuk ateratzeko gai den besoak -eta hitz hura esatearekin batera, tenkatu egin zuen, giharrak hobeki erakustearren- halako bi aterako dik bake denboran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Baleztaren soka bezain teinkaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Mila arrosario elastiko luzatzen dira gureganantz, eteteraino tenkatzen dira, eta gure altueran zartatzen. Gorputz osoa tenkatzen da eta jartzen da dardarka.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Hamida zurbildu egin zen, hazpegiak tenkatu egin zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Atzealdeko gihar ahaltsuak tenkatu egiten zaizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Nire baitan zerbait tenkatu zitzaidan, etsaigo eta mira aldi berean, beste emakume batekiko haragizko konplizitate ageriko horren aurrean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Haren gerruntze oparo betea guztiz tenkaturik agertzen zen kortsearen kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Andreari so egiten zion, hain sasoiko eta lasai, besoak apur bat tenkatuak, bridei eutsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Hezurrak, berriz, iraunkortasun handia erakusten baitu tenkatzean edo okertzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Beste esplikazio baten arabera, aurrez tenkaturiko gaia litzateke hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

2 irud/hed

Aldagelan zeuden gainerakoen elkarrizketa tenkatu egin zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.

Bakegintza eta normalizazio prozesua «muturreraino tenkatzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Martxoaren 11n, goizetik giroa tenkatzen joan ziren funtzionarioak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Horrek egoera tenkatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Eta lan nekez horretan ibili da bereziki trebe Ladron; azken batean, jakin-mina eta sorpresa azken unea arte tenkaturik iraunarazi ditu.  Berria - Kultura   2006-05-02

3 (era burutua izenondo gisa)

Orekarien soka tenkatuak laxatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Soka tenkatuek poliki-poliki igo zuten; etenez gero, hutsean amilduko zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Gorputz sendoa bezain leuna, gezi tenkatuek alderik alde josita ziotena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Errege bihotzaren silueta ageri da behatz tenkatuen artean, gero muturrez behera jarri eta jokoari ekin diote.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Arrosa-arrosa zegoen, eta haren gerruntze tenkatua, hain bizigabea eskuarki, dardara batek hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Tupustean sudur bat agertzen zen, masailezur tenkatu bat nabaritzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

Aire-zutabe, hari, larru tenkatu edo mihien bibrazioek egiten dute musika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkua tenkatu (4)

arkua tenkatzeko gai (3)

arkua tenkatzen (3)

uztaia teinkatu (4)

teinkatzen dira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus