Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giharrak tenk. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.
Dardar hasten zen haria bezain tenk. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.
Halako batean gorputz guztia tenk jarri, aurpegia zuritu, eta eskutzarra sorbaldaren gainean jarri dio semeari, dardara batean. «Bizia lo», 2003 - 24. orr.
Fusilak bularren aurka joz, gorputzak tenk jarriz, eskuin eskuko hatz erakusleaz kapelako luma ukituz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.
Giharrak teink jarriak eta bihotza danba-danba bularrean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.
Tenk dauden gauzak, lehorregi eta idorregi akaso bai, zurrun bai, baina hala ere bizirik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.
Ordu arte isilik, tenk egondako talde-lagunak barrez algara batean lehertu ziren. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.
Gorputza biguna zeukan artean, kanaberaren eitekoa, haragiak tenk, baina haren estutuan urteen zama nabari zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.
Biak Faluan izan zirenean, goitik soka sendoa luzatu zieten, tenk ukan zezaten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
Aurpegiko arrastoak tenk ditu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.
Hura oihuka ari zen denbora guztian, begia gauza dizdizari hartan finko, tenk zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Pertsonaiak izaera sozialaren eta norbanakoaren nortasunaren arteko tenkan bizi dira. Berria - Kultura 2006-03-07
Goikoek, ontziburuaren semeek-eta, tenk egin zuten, gora. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.
Mikel Strogoffen lokarria, hark berak marraskatua ordurako, hautsi egin zen zaldiak ezustean tenk egin zuelarik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.
Barneak tenk egiten zion, eta haustear sentitzen zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.
Onak diren liburuek, haurraren literatur gaitasunari tenk egiten diote. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 97. orr.
Atezuan, gorputz meheegiko gihar guztiak tenk eginda, une luze batez begira gelditu zen, zerbait entzun edo gertatzea espero duenaren antzera. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 73. orr.
Etxe ondoan tenk egindako soldaduen ilaran euskal hitz bakan batzuk errepikatzen ziren nabarmenki: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 16. orr.
Bion artean arrastaka eraman hindugun bebarruko itzalpera, ordurako tenk-tenk eginda, arranpatua, beldurrak jota hiltzen direnak hiltzen diren bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.