Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenislari iz tenis jokalaria.

Paul-Henri Mathieu, 20 urteko tenislaria, bi aldiz segidan irabazle: Mosku-n eta Lyon-en.  Herria   2002-10-17

Arkupeko eskailerak astiro igo zituen, ordea; dejadara bigarren botean helduko den tenislariaren modura.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 68. orr.

Inolako arazorik gabe irabazi zuen atzo Roger Federer tenislari suitzarrak Australiako Irekiko bere lehen partida.  Berria - Kirola   2006-01-18

Tenislari handi asko faltako dira Wimledongo Torneoaren 127. aldian.  Berria - Kirola   2004-06-20

Gonbidatuen artean Zubin Mehta, Tony Blair-en emaztea eta Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo [...] agertu zena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Ez da Pironkova tenislari ezaguna zirkuituan, baina Bulgarian sona handikoak diren bi kirolariren alaba da.  Berria - Kirola   2006-01-17

17 urte ditu Krajicekek, Australiako Irekiko tenislari gazteenak.  Berria - Kirola   2006-01-22

Goi mailako tenislaria izatea zaila da.  Berria - Kirola   2006-01-29

Galtzerdi beltzak, grisak, tenislarien zuriak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egungo tenislari (3)

etxeko tenislariak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus