Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teniente 1 iz armadako ofiziala, kapitainaren azpian hurrengoa. ik lotinant.

Teniente 1840. urtean, kapitain, teniente koronel, koronel, jeneral 1869an.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Berako errepidean fusilatu ditik segituan: tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Alferez bat eta teniente bat zerrenda berdeekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Gerra bukatu ondoren, sarjentu baizik ez zen Varela hura teniente izendatu zuten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 67. orr.

Egia al da don Hipolitok guardien tenienteari kontatu diona?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Zatoz nirekin, teniente.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.

-Nire tenientea, hauxe da erakutsi nahi nizun neska.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Teniente bat eta bi soldadu zetozkion, soldaduak beren mauserrarekin eta tenientea pistola batekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.

Gero teniente batek banderatxo batekin seinalea egin eta tankea abian jarri zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Gerrarako grina erabat jabetu da tenientearen gogoaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

Haren atzetik, Albizturko parrokoa arnasestuka, teniente burkide bat eta bi soldadu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

Teniente gizajoak, belauniko jarririk, Santakrutzi zangoak besarkatu omen zizkiok.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Ez zela ezer esatera ausartu tenientearen aurrean, guk jakingo genuela zertan ari ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Guardia zibilen teniente batek salbatu omen zion bizia, bere gizonei aurre eginez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 91. orr.

"Patata-zomorroa" -esanaz moztu zuen Fenwick tenienteak Cliff tenientearen esaldia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.

Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela, baina Vziemtsev tenientearena askoz hobea zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

Tiranoari heriotza emateko elkar harturik zirenetako batek, Trujilloren urgazleen gorputzeko teniente Amado Garcia Guerrerok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isaak Zeuner Stalingradon borrokatu zen eta hantxe teniente gradua lortu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Gerran teniente maila iritsi zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Gizaseme gazte bat zen, garai eta argala, Errege Gudarosteko teniente-jantzian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Butaliak, polizia-teniente batek, garesti ordaindu zuen azterketa horiez ez axolatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 207. orr.

«Hamar irakiarren gorpuak aurkitu ditugu ibaian eta horietako bik burua moztuta zuten», azaldu zuen Ali Al Nassiri hiriko polizia tenienteak.  Berria - Mundua   2004-11-14

Bazter guztiak piparen keaz betetzen zizkion husar-teniente erretiratu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

4 teniente jeneral jeneral gorenaren azpikoa.

Armadako idazkari Jose Miguel Soto teniente jeneralak eman zuen berria atzo.  Berria - Mundua   2004-04-22

Koalizio indarren komandante Ricardo Sanchez teniente jeneralak, berriz, euren asmoa Moktada Al Sadr «atxilotzea edo hiltzea» zela adierazi zuen astelehenean.  Berria - Mundua   2004-04-15

Hautsak harrotu ditu Espainiako Armadako teniente jeneral Jose Mena Aguadok herenegun Espainiako Konstituzioaz eta Kataluniako estatutu proposamenaz eginiko adierazpenak.  Berria - Mundua   2006-01-08

Estrategia horretan, Otegiren ustez, une honetan edozein tresna erabiltzeko prest agertu da: gotzainak, teniente jeneralak, irrati kateak, auzitegi nazionala...  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

· Louis-Charles Machault (1667-1750), poliziako teniente generala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

5 teniente koronel armadako ofiziala, koronelaren azpian hurrengoa.

Teniente 1840. urtean, kapitain, teniente koronel, koronel, jeneral 1869an.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Diputatu horrek bazuen, alabaina, teniente-koronel bat adiskidea eta honek zuen afera ongi eraman bururaino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.

Goi Estatuko teniente koronel Wolfram Von Richthofenek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Hamasei urte eman zituen bertan espioitza lanetan eta teniente koronela zela.  Berria - Mundua   2004-03-16

"Sikiera teniente koronel bat izan balitz..." eta antzekoak entzun behar izaten ditu-eta.     «Bizia lo», 2003 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus