Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tendido (orobat tendidu) iz zezen plazetan, harmaila estaligabeak.
Zabaldu duten zulo handi hartatik bere barrenak agertu dira: tendiduak, burladeroak, orkestraren tokia, zezenaren pasabidea... «Bizia lo», 2003 - 92. orr.
Begira, zezen-plazako 7. tendidoan, Bilboaldeko gaizkinik handienak biltzen dira. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Hareatza eta tendidoaren artean, itxuraz aguazila den gizonezko bat ere bada, hor behean agi denari begira; tendidoko lau neska-mutilak horditurik ez badira tantatxo bana falta dutela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.
Ezpata odoleztatua tendidura luzatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.