Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XX. mendearen hasieran musikak hiru tendentzia zituen: Claude Debussyren inpresionismoa, Vienako eskola eta eskola nazionalistak. Berria - Kultura 2004-03-04
Neke da neurtzea tendentzia iraunkorra ala iraupen laburreko moda den. Herria 2003-02-27
Argazkilaritza gaztearen tendentzia berri baten oihartzun izan nahi dute antolatzaileek. Berria - Kultura 2004-05-02
Parisek tendentzia separatistak laguntzen ditu erran gabe. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Nire inpresioa da Espainian tendentzia bat dagoela iragana estaltzeko. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Gauzek ez daukatelako normalean geldirik egoteko tendentzia handirik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 113. orr.
Zelula gorriek ETA uzteko asmoa jakitera eman zutenean, uko egin zioten Hegoaldekoek puntu horri, eta tendentzia bakoitzeko bi lagunekin osatutako batzorde bat proposatu zuten eztabaida ideologikoaren arauak erabakitzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 233. orr.
Parisen alderdiko tendentzia guziak bat eman direlarik, hona non departamenduko idazkari karguarentzat bi hautagai lehiatu diren. Herria 2005-12-08
60 bat hautetsi, tendentzia orotarikoak. Berria - Ekonomia 2006-01-15
Iparraldeko militantek aldiz gehiengo berarekin Philippe Ducat (Hollanden tendentziakoa) hautatu dute idazkari izaiteko. Herria 2005-12-08
Droga kontsumo tendentzia berriak eta prebentzio lanak. Berria - Euskal Herria 2004-08-26