Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikatz puska haiek sutako hautsarekin estaltzen ziren, han gainean supala eta tenazak elkarren gainean gurutzaturik ipinita, gaitzak eta sorginak uxatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.
Gure aita, hain zen txikia, non haginari heldutako tenazetatik zintzilik erabili zuen Aranazko haundiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.
Tenazak, berriz, dira burdina hutsezkoak, zuhurrei poza kentzen abil guztizkoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.
Tenaza gorituak, ziri zorrotzak, aizkora edo garrotea ateratzen ziren orduan argitara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
Hantxe supazterrean bertan, sutako tenazari ohartuko zitzaion gero, ea sutako txingarrak eta sutautsa lapatzen zitzaizkion. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Eskumako erpurua soinu hegalaren azpiko aldera sartzen eban, beroneri tenazan helduaz. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.