Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrituta, pieza haren egitura eta harmoniak tempo goibel hartara 'agitato' jostarinera baino hobeto egokitzen zirela ikusi nuen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.
Bere doinuaren abiadura egokitu zuen motorraren metronomora, ordura arte balada motel bat izanikoa erdi-tempo alaia bihurtzeraino. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 66. orr.
Antonello Allemandi musika zuzendariak arazo txiki batzuk izan zituen Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta koroa ezkontzeko hasiera burtzoragarrian, baina tempo onarekin eraman zuen orkestra. Berria - Kultura 2004-02-18
Tempo oso geldoa aukeratu zuen Vargak hasierarako, eta gero, horren ondorioz, erdialdeko acelerando-etan asko kostatu zitzaion orkestra berak eskatzen zuen erritmora eramatea. Berria - Kultura 2004-12-01
Fraseoak oso argi, arnasketa (nahiz sokazko instrumentu bati buruz ari garen, bere eredua ahots musika da, eta arnasa hartu beharra dauka) egoki eta tenpo malgua, ahots eta testuaren araberakoa. Berria - Kultura 2004-08-22
Orokorrean maila duina zuten kantuek; tempo aldetik akatsen bat egon zitekeen, baina aurrera egitea eta disko bat ateratzea erabaki genuen. Berria - Kultura 2004-11-11
Pentsaturiko esaldi bat ahoskatzen den aldi bakoitzean, prosodian txertatzen da (lastertasun, tempo, azentu, erritmo jakin bat duen eredu musikalean). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.
Aki Kaurismakiren zinemaren arrastoa nabaritzen da Whisky-n, eta filmaren tempoa-k ere baditu parekotasunak finlandiarraren lanekin. Berria - Kultura 2004-09-25
Stendhalek, kontatzen dituen guztiak kazetetatik jaso arren, badaki tempus berezi baten pazientzia behar duela astiro-astiro gorpuztuko den aldaketa historikoaren muina jasotzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.
Non demontre aurkitu behar da istorio horrek duen erritmoa, tempo-a. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.
Unionistek eta errepublikanoek oso tempo desberdinetan jardun zuten. Berria - Harian 2005-07-31
Horra tempusa, auziaren giltza, egunerokotasunaren eta espirituaren tempusak desberdinak direla ohartzearena, alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Badirudi lasterketako tempo-a, erritmoa ikasi duela. Berria - Kirola 2006-04-06
Tempoa aldakorra gertatzen bada, honek frogatuko du, berari dagokion neurrian, giza arazoak setatiak direla naturaren legeekiko, denbora-dimentsioan gutxienez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.
Oro har, uste dut onuragarri litzatekeela sakonago ikertzea urduritasun, tempo lastertze eta bestelako egoera berezietako ahoskera aldaketen inguruan. · Istorio moral hauek, giza okupazioaren hondakin-geruzak leku batean metatzeko beharko zuten denbora-tartea kalkulatzen ahalegintzeko oinarri gisa, aldaketa-tempoan aldaezintasunaren hipotesiaz fidatzeko arriskuaren aurka ohartarazten gaituzte. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.
Histori tempoa aldaketarik gabekoa gertatuko balitz egoera guztietan, Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.