Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbileko eliza batean kanpaiak jotzen ari ziren, eta soinu temoso hark bere onetik atera zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.
Gizon santuak bere jainkotze bide temosoan segi dezan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.
Nire onera etorri nintzenean, agure temoso hark nire lepoari lotua jarraitzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 202. orr.
Egoskor eta temosoen lehiaketarik inon balitz munduan edo mundutik kanpo, berau bidaliko nuke. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 117. orr.
-Temosoa haiz, gero -burua mugitu du Juanak etsita-. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 77. orr.
-Kokoteraino nauka txakur temoso honek! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 45. orr.
Zalantzak han segitzen zuen, ordea, langa aurreko astoak baino temosoago. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 176. orr.
Bi haiek hasieran ezetz, temoso, haiek ez zutela ulertzen zertarako magnetofona, eta ezetz. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 95. orr.
Irabazi ezinezko borrokan temoso darraien horrek, ordea, zein hilobitan ehortziko duten eztabaidan baizik ez du parte hartuko. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 45. orr.
2000. urte honetako martxoak 25 zitueneko, 12 hilabeteren barruan hirugarrenez, berriro loretan zen, temoso. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.
Plazako bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.