Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur-gaurko gai eta artistei lekua egiteaz gain, erreportaia tematikoak ere jorratzen dituzue. Berria - Kultura 2006-01-12
Fitxategi-mota asko dago (bibliografikoak, irakurketarenak, tematikoak (gaienak), aipuenak, ideienak, izenenak, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.
Ordena tematikoa aukeratzen du: gaiaren arabera antolatzen ditu kontakizunak, santuaren bertuteak eta irakatsiak azaltzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.
Hor dauden panel tematikoek azaltzen dute Burdin Aroari buruzko ezaugarri nagusienak. Herria 2002-10-03
Saiorik informalenetan (saio libreetan, gai-jartzailerik gabekoetan, afalosteko saioetan, edo saio tematikoetan) bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.
Erdi Aroko pentsaeraren bilduma tematiko oso interesgarria. Ikuspegi historiko batetik egina bada ere, gai tematikoak ondo jorratzen ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 73. orr.
Ez du ordena kronologikorik, ez tematikorik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.
parke tematiko (3)