Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

temati (233 agerraldi, 89 liburu eta 37 artikulutan) 1 izond asmo, erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten diona. ik tematsu; setati. (gauzez)

Ezin nuen gehiago jasan joan-etorri temati hura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Gasteizko PPko udal gobernua tematia da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Desegite psikiko eta moralak, etsipenak, haien aurpegiei halako sorgortasun temati eta hutsala ematen zieten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.

Isiltasun temati bat, beren erdian duten arrotzaren inguruan eratua, nabarmen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.

Haren izaera temati eta egoskorrari leporatzen zioten gehiago hitz egin nahi eza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Skuludis jauna ez zegoen oso gustura haren interes tematiarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 137. orr.

Hil-oihala eta bularraldean tente geratzen zitzaion lebita tematia atontzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 214. orr.

Eztul temati batek hartu zuen Verlaque jauna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Urte batzuk lehenago, euri temati batek tona asko amianto ikuz-irazi zituen harrobiaren hormetatik beretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

2 (bestelakoez)

-Agure temati hura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 212. orr.

Gillotinan hil zuten bigarren pertsona hura izan zen, apez tematiarekin batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Ez zen ikasle-izar horietakoa; ez zen beste itsu asko bezain abenturazale, ez eta beregaintasunaren aldezle temati ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Hain zen gogorra, hain tematia, hain apurtezina arraioa, ezen sinetsia bainengoen betiko eutsiko ziola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.

Basurdetarako erabiltzen diren txakur temati erasokorrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 53. orr.

Sobera tematitzat dute astoa anitzek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 23. orr.

Zezen bat bezala higitzen zen su gaineko piztiatzar temati haren kontrako amorru odolgose eta neurrigabe batek bere senetik aterarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Zer nahi ote zuen temati hark?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.

-Ai, emakumeak, zer zarete ba tematiak!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ulertu nian etxe hura arte-lan bat sortzen den bezala egina huela, ezkutuan, ahalegin guztia eginez eta temati. Eguerdiko ordu batean [...] egiten zuen durundi lehengo esaldiak, ahots-doinuaren aldaera guztietan esanik, noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

Ni, temati, zutik geratu, halere...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

-Ni oroitzen nintzen, bada -esan zion generalak temati.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Hala lorturiko zatiki guztietan nikelaren ehunekoak jatorrizkoan zirauen temati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Pauso motzez dabil, temati, begi galduekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Hala ere, aurrera jarraituko dut temati.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Argi dago temati aritu zela horretan bere bizitzaren azkeneko hilabeteetan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 166. orr.

Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Mendiburutarrak nahikoa temati jarri ziren kontu horrekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.

Aitak bikiak zeuden alderantz begiratu zuen hitz ziztrinok esatean, berriz ere, temati eta burugogor.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Eta horretan El Campesino eta Lister jeneral komunistak ibili ei ziren tematien.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus