Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teluriko 1 izond Lur planetarena, Lur planetari dagokiona.

Pioletaren punta zorrotzak elur gogortua urratzean egiten duena, KRAS-KRAS soinu telurikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

Ama Lurreko Energia Telurikoak, barka ezazue proteina multzo desitxuratu hau.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

Materiaren azterketatik abiatzen da, zientifikoki jarduteko plantak eginez, izpiritura iristeko; hots, klimatik eta lurretik, geografiatik (kontzientzia espainolaren "sustrai telurikoak"), Unamuno edo Azorín-en sentimendu literarioak filosofikoki sistematizatzeko asmotan legez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

Oteizaren testu apokrifo horretan ageri diren hiru arima horiek -telurikoa, abstrakzioarena eta iraultza kulturalarena- osagarriak izan litezke.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

2 irud/hed

Gero eta zabalagoa omen da belztasun telurikoari kendutako zatia, argiak zauritutako esparrua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.

AEBak sostengatzen dituzten atzerriko inbertsiogileek konfiantza duten heinean ez du eztanda egingo AEBetan pilatzen ari diren indar telurikoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus