Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metroa, igogailuak, semaforoak, berri ajentzietako teletipoak, haizagailuak... denak geratu ziren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 151. orr.
Teletipotik jasotako albistea dagoen dagoenean irakurriko badu ere, [...]. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 191. orr.
Gaur egun, notizia nobedade egiten deneko, teletipoak dantzan ipintzen dira, eta puntuan dugu gertakizunaren larria gure sukaldean, telebistako erreportariak medio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.
Tokitan gelditu dira garai bateko idatz makinak eta teletipo zaharrak! Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.
Munduko hedabideetan oihartzun handia izan du ETAren aurkako polizi operazioaren berriak; atzo iluntzean ere teletipo berriak banatzen ari ziren agentzia nagusiak. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Ikusi egiten dut, kazetaria batere axolarik ez dion gaiaz idazten, hemendik eta handik jasotako teletipoak presaka batean itzuli, moldatu eta josi nahian. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 130. orr.
Erredakzio nagusitik izenburu jakin bat jartzeko eskatu zioten, Efe agentziaren teletipoa erreferentzia hartuta. Berria - Euskal Herria 2006-04-11