Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
teletestu iz sistema elektronikoa, telebistaren bidez informazio testuak igortzen dituena seinale kodifikatuak erabiliz.
Albisteek, zeuk bilatu baino gehiago, ezustean harrapatzen zaituzte egunkari ingelesak zabaldu edo teletestua pizten duzun bakoitzean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 55. orr.
Etxean, teletestuarekin nabilela, Urkiza duela bigarren abizena esaten didate Euskal Telebistakoan (bai 1-en eta bai 2-n, gaztelerazkoan). Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.