Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teleskopio 1 iz urrutiko gauzakiak, bereziki argizagiak, ikusteko optika-tresna. (zerukoak)

Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.

Saturnoren eraztunak ur izoztuz osatuta daude gehien bat, eta teleskopio txiki batekin edo binokular onekin erraz ikusten dira.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Betaurreko beltz eta guzti, Hubble teleskopioak baino bereizmen handiagoa zuen kankailu hark.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

Ilargitarrak deskribatu zituen, Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Kosmosean sarri izarrak eta planetak ikus-eremutik ezkutatzen dizkigute gas hodeiek, eta horiek ezin ditugu teleskopio optikoen bidez behatu.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Baita kobrezko teleskopio tolesgarri bat ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Hawaiin jarritako teleskopio infragorri batek eta Txileko Behatoki batetik ere atzeman zuten iaz metanoa Marten.  Berria - Gaiak   2004-03-30

Swiftek X-izpiak behatzeko teleskopioa darama.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Zeren, osaba Joanikotek eta biok teleskopioz ikus genitzakeen izarren gainetik, Mattin bera baikenuen inguruetako izarrik distiratsuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

2 (lurrekoak)

Holakoetan teleskopioa instalatu eta arratsalde osoa ematen du begira: pareko neskak bi gizonezko lagun ditu, txandaka baina egun jakinik gabe etxera eramaten dituenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.

Mendia bezalako ipurdia zuten emakumeak ageri ziren postaletan hondartzan etzanda, eta gizon herabe hanka-meheak teleskopio batetik haiei begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

3 irud/hed

Erran dizut nola memoria har dezakegun arimaren teleskopiotzat, zeren eta iraganeko kontuak oraingo orainerat hurbil baitiezazkiguke, denboran barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Izar baten inguruan biraka ari zen ustezko planeta baten irudiak lortu zituen Hubble espazio teleskopioak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

5 irrati teleskopio ik irratiteleskopio.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus