Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Steven Beckwith Espazioko Zientzia Teleskopikoaren Institutuko (AEB) zuzendariaren arabera, Hubblek ondo lan egiten duen froga da hau. Berria - Gaiak 2004-07-03
Eta garabi teleskopikoa tentetzen zitzaionean mamboaren erregea sentitzen zen, sexuaren nanberguana. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Xede mugikor horiei tiro egitea erabakitzen baduzu, aurrean duzun bisore teleskopikoa erabilita egingo duzu Berria - Kultura 2006-01-25
Aise egingo zuen bere lana Sarajevoko frankotiratzaileak ere, mira teleskopikoan ez baitira ageri kilometro bat harago -azokaren atarian, autoaren bolantean- erortzera doan pertsonaren ezaugarriak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 112. orr.
Orduan ez genuen mira teleskopikorik eta antzeko umekeriarik, orduan eskua tinko eta begia argi, behar zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.