Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telesaio 1 iz telebista-emanaldia.

Orain dela hiru bat urte, Anthony Perkins aktoreari elkarrizketa bat egin zioten seriotzat har zitekeen telesaio batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Ez da atzo goizekoa zuzenekoak bailiran saltzen dizkiguten telesaio aurrez grabatuen asmakuntza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

"La clave-n bezala", bota du Luismarik, beste telesaio baten aipua eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 80. orr.

60ko hamarkadako Estudio 1 telesaioko eskema estetikoetan geratu nahi ez badugu.  Berria - Kultura   2004-11-13

Zerbait ona badu telesaio horrek, ordutegia da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 346. orr.

Amaren kontakizunean erakutsi duen bitalidade horrekin berarekin mintzatzen da holakoetan; telesaioa, aurreko kontakizunaren segida den itxura ematen du.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 8. orr.

2 telesaila.

Made in Venezuela telesaioetan, euskal abizenak dituzte aberats zikoitzek, andra-gizonik okaztagarrienek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus