Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telesail 1 iz telebistan kapituluka ematen den sail narratiboa. ik telenobela.

Ekoizleen asmoa atal pilotu bat izatea da, benetako helburua 26 ataleko telesail bat egitea baita.  Berria - Kultura   2004-09-11

Hor ibiltzen zen beti, Expediente X, Milenium bezalako telesailetara edo Bildotsen isiltasuna edo Seven bezalako filmetara kateaturik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Greg, egia da, gustura egoten zen bere telesail eta western gogokoenei begira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Horretaz gain, [...] ETBko "Hasiberriak" telesaileko platoko gidoigile, eta "Baietz gogoratu!" programaren gidoilari izan da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.

Telesail onak ez direla inoiz gelditzen frogatzen du aurten ETB euskal gateak, Goenkale sailarekin.  Herria   2002-09-12

Beharbada telesail merke sobera ikusia naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Entzule kopuru handien duten telesailak, edo harrera handien duten irrati saioak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

Antonio Merceroren Verano azul telesaileko doinu ezagunari esker.  Berria - Kultura   2004-10-27

Telesailetako esaldi estereotipatuak erabiltzen zituztela iruditu zitzaion Porturi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.

Nadine Trintignantek zuzendu Colette hiru ordu irauten duen fikzioa telesailen sailean lehiatuko da.  Berria - Kultura   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun, filme eta telesail banatzaile eta ekoizlea da nagusiki MGM.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goenkale telesailean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus