Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezer ulertzen ez dudanean ere, orduan ere ukatu egiten dut arimen artean komunikazio telepatikorik badenik, horretarako neure suma aski dudala ziur bainago. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 101. orr.
Burura etorri zait bat-batean, konexio telepatiko bati esker edo, nire lagunen bat oraintxe pentsatzen ari dena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 67. orr.
Azkenean ez zuen ezertarako balio izan korronte telepatikoen bitartez zu erakarri nahi izatea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 117. orr.
Larrua jotzera joaten ginen besterik gabe, bakarrik uzten gintuzten ia guztietan, salbu eta nik gogorik ez nuenean -oso gutxitan-, eta horrelakoetan konturatu egiten zen sistema telepatikoren baten bitartez edo. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.
Esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat; guztiak telepatikoak ote ziren pentsarazteko bezain nabarmena inoiz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.