Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telepatia 1 iz pentsamenduaren bidezko eta distantzian zeharko komunikatze sentipena; zentzumenez kanpoko komunikazioa.

Ahalmen misteriotsuez, telepatiaz, espirituez, hipnotismoaz, fatalismoaz eta horrelakoez idazten duzulako etorri naiz. Halabeharra izan zen, edo bestela telepatia: musikariak oso telepata onak izaten dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

Eta horrelaxe gaude, egon egonean, telepatia bagenu moduan, hari ezetz eta besteari ezetz, hotelean egotea nahiago dugula esanez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Nahiko nukeen arren, ez naiz aztia, gasnak ez nau pertzepzioaren ateen haraindira eroaten, telepatia zein sinpatiaren ordez laketago zait urdepatia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 106. orr.

Titiak muxukatu zizkion telepatiaz, titiburuak gogortu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Halako gau batean, telepatia saio nekagarri baten ostean hizketan ari ginela, zera galdetu nion, ea zergatik zen hain lausoa eta konplexua alkimisten hizkera.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus