Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizentzeko ezkondu diren horiek, bizitza zelulitisa pilatzen ematen dutenak eta barizeen kontrako galtzerdiak janzten, telenobelak ikusten, telebistako lehiaketei deika [...]. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.
Horrenbeste jakin behar zuen anaiak, alegia, bere miserien nolabaiteko gozagarria bilatzen zuela jendeak telenobeletan, horregatik zutela horrenbesteko arrakasta herrialde pobreetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.
Carolina Tejera eta Luis Fernandez dira protagonistak, lehenagotik ere Mujer secreta telenobelan senar-emazte istilutsuen paperean ikusi ditugunak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.
Badauka zarauztarrak telenobeletako senar jeloskorren itxura, ile txuriak estaltzeko tintea joaten zaionean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.
Hona hemen nire telenobelaren beste atal bat, eta telenobela diot honezkero horixe besterik ez dirudielako. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 225. orr.
Telenobela txoro horietako bat osatzeko lain eta gehiago. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.
Musika ezagutarazi zidan zure amak telenobela zozoenak maite zituen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 233. orr.
Venezuelako telenobela txatxar horietako bat ematen zuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.