Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telekomunikazio (101 agerraldi, 5 liburu eta 65 artikulutan) 1 iz urrutitiko komunikazio sistema, bitarteko elektriko edo elektromagnetikoz gauzatzen dena.

Telekomunikazioetan eta informazioaren tratamenduan izan den aurrerapen teknologikoek asko erraztu dute zuzendaritza deszentralizatua eta malgua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Iraganean hori ez zen beti egingarria izaten, sektore honetako adar handi gehienak estatuaren monopolio zirelako: elektrizitatea, ura, telekomunikazioak, aireko garraioak, bankuak, aseguruak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Informatikak eta telekomunikazioak gizakien harremanetan duten eragina.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Telekomunikazioak hobetzea da satelitearen helburua.  Berria - Gaiak   2004-07-20

40.000 bat enpresek telekomunikazioen euskal operadorea dute hornitzaile.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Aurten telekomunikazioen merkatuaren %4 gehiago eskuratu nahi du Euskaltelek.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

3.200 milioi euro lortzea dauka helburu Telekomunikazioen Klusterrak.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Internet eta telekomunikazio digitalak.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Morse kodea aldatzea erabaki du Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak, a bildua sartzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batetik, Brandeburgoko atea okupatu genuen, eta, bestetik, Alexander Platz telekomunikazio dorrera igo ginen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Chautara hirian, telekomunikazio zentro bati eta Polizia etxeari oldar egin zieten gerrillariek.  Berria - Mundua   2006-04-25

«Telekomunikazio sistema integralak» eskainiko dizkie bezeroei.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Sistemak azken belaunaldiko telekomunikazio baliabideak erabiltzen ditu: GPS mapak, deien jatorria ezagutzeko aparatu sofistikatuak...  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Frantziako Tolosako SCOPELEC kooperatibak, 130 langile dituen eta telekomunikazio sareetan lan egiten duen SAUGE enpresa biarnesa erosi du.  Herria   2003-05-29

Arriskua badagoela onartu behar du telekomunikazio industriak.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Telefonica telekomunikazio enpresak 2.203 milioi euro irabazi zituen iaz.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

France Telecom telekomunikazio taldearen historian lehen aldiz Frantziako Estatuak partaidetzaren %50etik behera izango du.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Finantza eta telekomunikazio zerbitzuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Telekomunikazio ingeniari izateko ikasketak bukatzen ari da, LABeko Garraio eta Telekomunikazio arduraduna.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Irrati lizentziak banatu zirenean Telekomunikazio zuzendari nagusi zen Sanz Barea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Epaileek argi eta garbi erran dute garai hartako Herri Lan, Garraio eta Telekomunikazio sailburu Jose Ignacio Palaciosen erabakia legez kanpokoa izan zela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telekomunikazio enpresa (8); telekomunikazio enpresak (3)

telekomunikazioen klusterrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus