Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telegrama 1 iz telegrafoz igorririko mezua; mezu hori hartzen den orri berezia.

Telegrama 1937ko uztailaren 25ekoa zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 193. orr.

Mr. Denschek telegrama piloa zeukan eskuetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Telegrama pilotxo bat neukan, ireki zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Valentziako geltokitik telegrama bat bidali zion familiari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

-Telegrama bat iritsi da zuretzat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.

Rakelek jaso al du nire telegrama?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 260. orr.

Mariok Parisetik gure aitari telegrama bidali zionean zera galdetzeko: "egokia ote ni Adrianoren hiletara?", gure aitak istanteko erantzun zion, zakar, beste telegrama honekin: "tokiz kanpo zu hiletan".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 226. orr.

Ondoan eseri zitzaidan harrizko bankuan eta telegrama irakurri zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mikelete bat ahaleginduko zen telegrama-papera gora igotzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 31. orr.

Bi emazte behartsu eta mutil telegrama-partitzailea zeuden krespoian itsatsiriko txartela irakurtzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igorritako telegrama (3); telegrama bat bidali (7); telegrama bat bidaliko (3); telegrama bat jaso (8); telegrama bidali (3); telegrama igorri (3); telegrama jaso (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus