Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telegrafo 1 iz mezu kodetuak seinale elektriko bihurtuz hari eroaleen bidez igortzeko sistema.

Jendea egunero harritzen zen asmakuntza berriekin: lurrun ontzia, trena, telegrafoa, argindarra, harako edo honako lurraldearen aurkikuntza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

1843an: Samuel Morsek bere izeneko Mortse Alfabetoa asmatu zuen, eta, telegrafoa medio, erabilgarri gertatu zen, itsasoaren alde batetik bestera berriak eta datuak bidaltzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Bide haren bi aldeak telegrafoaren zutoinen eta harien bidez elkarrekin albaindurik zeudela ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

-Albisteak normalean telegrafoz jasoko ditugula.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Krasnoiarsken haren zerbitzuez ezin baziren baliatu, nahiz eta hiri hori Irkutskekin telegrafoz komunikaturik egon segur aski, asmoa hartua zuen sendo: Udinskeko posturaino joango zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

2 mezu horiek hartzeko eta bildatzeko tresna.

Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

Telegrafoak jo eta maniobrari on bat segituan altxatzen da, aparatuaren palankatxoa askatu, bere geltokiaren adierazgarria emandakoan berriz eseri eta lozorroan gelditzen da, baina telegrafoaren zinta zurian mezua bukatzen denean, maniobraria esnatu egiten da, hartu izanaren seinalea eman eta telegrafoaren giltzarekin geltokiaren adierazgarria ematen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Telegrafoak beren kasa Morse seinaleak ematen hasi ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

Telegrafoa etengabe ari, Villapadierna jeneral liberala Erriberatik harantz zihoala jakin genuen guk Zugarramurdin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Telegrafoaren mahaiak lehengo leiho beraren azpian segitzen zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telegrafo-sare baten antzekoa da nerbio-sistema: errepikagailu asko ditu, eta leku batetik hartu eta beste batera igortzen ditu mezuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Hurbildu ahala, etxea telegrafo bulego bat zela konturatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

Telegrafo etxe bakoitzean, enplegatuek, leihatilan eserita, eskuratu ahala bidaltzen zituzten mezuak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Zure lana ez da erruz aldatuko: telegrafo-lana, frantses bisitarien itzultzaile, frantses kazeten irakurle...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.

Orobat, telegrafo zerbitzua, hariaren bidez harremanetan segitzen zuten puntuetaraino, bederen. -Baina ba al dago, egon, oraindik, gurean zutik dirauen telegrafo-tantairik bat ere?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Bizikleta telegrafo-habearen kontra utzita.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Gizon bat urkatu zuten telegrafo zutoinetik, lapurreta batean, hordi handi, beste gizon bat hil zuelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

-Handik aurrera telegrafo haria moztuta dago?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Orain etenda daude mendebaldeko eta ekialdeko Siberien arteko bidea eta telegrafo haria!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Morse-telegrafo tresneria osoa beste leku batean aurkitu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus