Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telegrafia 1 iz informazioa telegrafoaren bidez igortzeko teknika.

Faustinok, jakin ere ez zekien ezer telegrafiaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Telegrafiako torreta birrindu ziguten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Telegrafiarako kableak gero eta laburragoak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 89. orr.

Errege jaunak berak eskatu zion, telegrafiaz abisu pasatzeko Santanderko Gobernadore jaunari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; corpusean telegrafi soilik)

Benetako historialaria bilakatu nahi banu bezala, neure telegrafi lanaz gain, irakurri besterik ez nuela egiten Lizarran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus