Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
telegeniko izond telebistaren pantailan ondo ematen duena.
Perfil telegenikorik behintzat ez zitzaion falta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 98. orr.
Gau hartan ez nuen eskura etxekoandrearen zaparradatik, haren olio frijituaren usainetik eta ilobaren dohain telegenikoetatik libratuko ninduen deusik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Zeremonia handiusteko hartan den-denak telegenikoa behar zuen izan, baita berton parte hartu zuten makina bat zaldiren gorotzak ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.