Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telefonistak, telefonogunea ibiltzeaz aparte atea irekitzeko eta datorrenari harrera egiteko lana bere gain dituenak, keinu bat egiten dio hatzez, telefonoz mintzatzen bukatzen duen bitartean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 200. orr.
Horrela baieztatu dio frailetxeko telefonistak Berria-ri. Berria - Harian 2005-02-12
-Julen, zurekin hitz egin nahi duen gizon bat dago hemen -eman zidan enkargua, sarreratik, telefonistak-. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.
Emakumea SSetako telefonista bat zela ederki jakinda ere, agente espainiarrak ezin izan zion tentazioari eutsi. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 230. orr.
Telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 255. orr.
Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.
Gauez haur batzuk zaindu nituen eta kardiologo batentzat telefonista-lana egin nuen abortuaren dirua pixkanaka itzultzen joateko. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 80. orr.