Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telefonatu, telefona, telefonatzen du ad (zer/nor osagarrikirk gabe) telefonoz deitu.

Geltokitik telefonatu nuen, gero ilunpean ailegatu eta atea jo nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.

Herriko Etxe saihetseko kabinatik Baionara telefonatu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Itsasuko Gau Eskolarat telefonatzen ahal da ere: 05 59 93 40 83.  Herria   2005-09-15

Handik edo hemendik, telefonatuko zuen zer ari zen abisatzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.

Zortzietan telefonatu du ez zela etorriko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

telefonatu nion, erranez oroit nintzelela bai eta eguna finkatuko genuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 30. orr.

Zortziak aldera telefonatuko digute.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

Emmak telefonatu dik hiretzat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 145. orr.

-Gisa guziz, telefonatik bederen aritzen ahal gintezke artetan, ez?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus