Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telefilm (orobat telefilme g.er.) 1 iz telebistan emateko pentsatua dagoen filma.

Rio de Janeiron grabaturiko komedia da Cidade Dos Homens, gazte bik dirua lortzearren hartuko dituzten erabakiei buruzko telefilma.  Berria - Kultura   2004-01-25

Duela bi urte emana izan zen "L'odyssée de l'espèce" deritzan telefilma, sekulako arrakasta ukan zuena.  Herria   2005-01-20

Zerbitzariak, tximuen tankeran barraren gainetik salto egin, eta telefilmetan bezala aztertu du Natxoren gorputza: besapean hasi eta orkatiletaraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

De la Iglesiak eta Urbizuk beldurrezko telefilmak estreinatuko dituzte asteazkenean.  Berria - Kultura   2006-03-12

Charlize Theronek Monster telefilm merkean interpretazio ikusgarria egiten duenik ere ezin ukatu.  Berria - Kultura   2004-03-02

Telefilm amerikarretako aurpegiera jartzen du Iñakek, "banengoen ba ni" marmarka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

Urtero zinea eta telefilmak ekoiztu euskara hutsean.  Berria - Kultura   2004-10-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halakoak dira polizia telefilmak.  Herria   2003-08-14

Halere hoberena izan da "Suspect n°1" ingeles polizia telefilma RTL9 gatean.  Herria   2001-07-26

Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

3 telefilma-egile

Telefilma egileen arabera inkesta frango eginik gauzak ez dira hain garbi.  Herria   2005-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

polizia telefilma (3)

polizia telefilmak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus