Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
telediario iz telebistako albistegia, egunero ordu berean ematen dena.
Hiruretatik aurrera, Julianek telediarioa ikusten omen zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.
Azken atentatuak eragindako negarrak eta sumindurak horrela ikusi-entzun behar izan zituen, soinurik gabe eta edredoiaren atzetik, Josebak gauerdiko telediario berezi horietako bat kateren batean harrapatu zuenean. «Bizia lo», 2003 - 50. orr.
Hasiera bateko telediarioetan hainbat aurkezle agertzen ziren bata bestearen atzetik, egunkarietan bezalaxe, norberak ezagutzen duen gaia jorratuz. Berria - Gaiak 2004-03-10