Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desordu horietan teledenda gisako iragarki amaigabe horiek izaten zituzten: etxean gimnasia egin eta sasoian egoteko tresna miresgarriak, argal itxura emateko faja miragarriak, sukaldean txikitu beharreko guztia di-da txikitzen zuten aizto harrigarriak... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.
Bai lekuan lekuko ministroaren erabakiak, bai teledendetan ateratzen diren tramankulurik xelebreenak ere, guztiek nahi dute beretzat onespen preziatua: "zientifikoki egiaztatuta". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Goizean telebistako Bosgarren Kateari edo Tele-Dendari begira egoten nintzen (Tele-Denda deiturikoan egunero badira gauza harrigarriak), Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.