Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
telebistazale (corpusean telebixtazale soilik) izond/iz telebistaren zalea dena.
Ez nain-eta ezagutu ere egiten! -esan nuen, ostatuko etxekoandre telebistazaleari zegokion erdeinua alboko emakume eriari pasatuz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 147. orr.
Pisukide izan nituen hiru sugegorri anemiko telebistazaleek nahiz Itziar negarti nekaezinak ere ez zidaten batere inbidiarik sentiarazten. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 109. orr.
Denek dakiten bezala telebixtazalea naiz aspaldi honetan. Herria 2004-08-12
Telebistazalea zen eta ETBko bertsolaritza emankizunak baizik ez zituen jasaiten ahal. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 33. orr.